AED Enpresa Saria
Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak “AED Enpresa Saria” ematen du urtero
Elkartea enpresari, zuzendari eta profesionalen sustapenean erreferente soziala den aldetik, eta elkartea bera eta ordezkatzen dituen Bizkaiko emakumeak eta enpresak sustatzeko, indartzeko eta ikusarazteko helburuarekin, ibilbide profesional arrakastatsua egiaztatzen duen hautagaia saritzen du, garatutako lan-bizitzagatik, enpresaren sustapen eta jasangarritasunagatik, edo enpresa barruko jardunbide egokien adibide gisa balio duen beste edozein alderdirengatik.
Hautagai izan daitezke:
Euren jarduera Bizkaiko Foru Erkidegoan garatzen duten emakume enpresari eta zuzendariak, Bizkaiko agertoki sozio-ekonomikoan nabarmendu badira eta/edo gainerako enpresa eta herritarrentzat erreferente izan daitekeen ibilbidea izan badute.
Emakumeak enpresa-sarean eraginkortasunez sartzea ahalbidetzen duten prozesuak eta politikak ezarri dituzten Bizkaiko enpresak edo erakundeak.
Sari honek agerian uzten du emakume enpresari eta zuzendariek gizartean betetzen duten zeregin garrantzitsua, eta, gainera, emakumeak enpresetan integratzeko beharra transmititu nahi du.