Nortzuk gara?

BIZKAIKO EMAKUME ENPRESARIEN ELKARTEA

Bizkaiko Lurralde Historikoko emakume enpresari, zuzendari eta profesionalen interesak defendatzen dituen erakundea gara. Erakunde publiko eta pribatuekin lotura gara eta erakunde horien aurrean talde hori ordezkatzen duen entitatea.

1995ean eratu zen, emakumeek enpresa-esparruan duten zeregina zabaltzeko eta ekonomia- eta enpresa-sarean sartzeko dituzten oztopoak kentzeko azpiegituren sorrera sustatzeko helburuarekin.

Gaur egun, 300 emakume enpresarien interesak ordezkatzen ditu.

Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresa txiki, ertain eta handietan lan egiten duten zuzendariak eta profesionalak.
null

Gero eta gehiago gara...

Jarduera-ildo guztiei esker, bazkideen kopurua handitu ahal izan da: batez ere zuzendari bazkide berriak sartu dira, 30-45 urtekoak, 35 urtetik beherako emakumeak eta Bizkaiko enpresetako goi-zuzendaritzako emakume nabarmenak.
Talde bezala, AED berdintasunezko lidergo-eredu enpresarial bateranzko aldaketaren eragile aktiboa da.
“AEDen eremu guztietan lan egiten jarraitzen dugu, arlo pertsonaletik globalera lan egiten eta gure sareak sustatzen”
Isabel Iturbe, Bizkaiko AEDko presidentea.