AEDk Bizkaiko I. Merkataritza Foroa antolatu du: emakumeen lidergoa retailean
Ekitaldiak retail sektoreko enpresariak ahalduntzea du helburu, negozioak arrakastaz gidatzeko tresnak haien eskura jarriz
2024ko azaroaren 11n, astelehena, 13:00etan, Iberdrola Dorreko Auditorioan AED Bizkaiko I. Merkataritza Foroa izango da. Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak antolatu dute ekitaldia, eta retail sektoreko emakume enpresariak ahalduntzea du helburu, negozioak arrakastaz gidatzeko eta epe luzera jasangarritasuna ziurtatzeko funtsezko tresnak haien eskura jarriz.
Foroan Bizkaiko merkataritzaren egungo egoerari buruzko gai erabakigarriak jorratuko dira. Jardunaldian, eskualdeko retaileko emakume enpresarien ikuspuntua eta erronkak aztertzen dituen azterlan baten emaitzak aurkeztuko dira. Horrez gain, Andrea de Diego, Nagore Ramos eta Lander Fernández de Arroyabe merkatari ezagunak, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Cristina Múgicak sektoreko oztopoei eta aukerei buruz hitz egingo dute mahai-inguru batean. Marta Areizagak eztabaida zuzenduko du, eta gai hauek proposatuko ditu besteak beste: etorkizuneko lehiakortasuna, merkataritza enpresa-aukera bezala, eta sektore horrek belaunaldi berrientzat duen erakargarritasuna.
Bizkaiko retail sektorearen etorkizuna gidatuz
Hausnarketarako jardunaldi hau AEDko presidente Isabel Iturbe eta Ekonomia Sustapeneko foru diputatu Ainara Basurkoren hitzaldiarekin hasiko da, eta networking koktel batekin amaituko da. Foro hau aukera paregabea da Bizkaiko merkataritzaren etorkizuna aztertzeko, eskualde horren retail sektorea eraldatuko duen enpresa lidergoa sustatuz.
2024ko azaroaren 6ra arte eman ahal izango duzu izena, posta elektroniko bidez: aed@aedbiz.org.