Emakumeak kontseiluetan
GURE PROIEKTUAK
Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren, ESADEren, Banco Santanderren, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren babesa du
Euskadiko enpresetako Administrazio Kontseiluetan eta zuzendaritza organoetan emakumeak sartzeko prozesua azkartzea du helburu. Gaur egun, postu horietan, legediak agintzen duena baino askoz ere emakume kopuru txikiagoa dago.
Azken hamarkadetan, gero eta emakume gehiago sartu dira enpresa munduan. Baina halere, erabaki-postuetan ez da emakume kopurua handitu. Horregatik, AEDk ekintzak egiten jarraitzen du, emakumeak enpresetako Goi Zuzendaritzara eta Administrazio Kontseiluetara irits daitezen.
Euskadiko enpresetako Administrazio Kontseiluetan emakume gehiago egoteak balioa emango dio euskal gizarte osoari.