Apirilaren 28an, AEDk antolatutako Afterworka ospatu zen Uribitarten aurkitzen den Dock tabernan, Bilbon. 25 enpresari, zuzendari eta ekintzaila baino gehiago bildu ziren bertan giro paregabe batean.
Hainbat eremu-profesionaletako parte hartzaileak izan ziren bertan, hizkuntzalariak, dekoratzaileak, abokatuak, kontsultoreak, publizitate munduko emakumeak, modan lan egiten dutenak, coachingean espezializatuak eta terapia alternatiboak eskaintzen zituztenak, besteak beste.
Zerbait hartu zuten elkarrekin musika entzun eta hitz egiten zuten artean, horri esker elkarren proiektu pertsonal eta enpresarialen berri jakin ahal izan zuten.