Networking jardunaldiak

JARDUERAK ETA EKITALDIAK
AEDk aldizka antolatzen ditu bazkideen negozio-trukea ahalbidetzeko hainbat ekintza: enpresa-topaketak, lan-jardunaldiak, enpresa-aurkezpenak, hitzaldiak, mintegiak…
  • Elkartearen komunikazio-kanalek (webgunea eta sare sozialak) bazkideen zerbitzuak hedatzeko bide bilakatzen dira, eta haien arteko negozio-harremanak ahalbidetzen dituzte.
  • AEDk enpresa eta zuzendaritza lanei buruzko edozein gai transmititzeko, aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldiak sustatzen ditu Bizkaian.
  • Elkartean politika, ekonomia edo kultura arloko pertsona ospetsuekin topaketak ere antolatzen dira, eztabaidarako eta ideiak trukatzeko foroak sortuz.